25. fotograma Irailak 19
Kimuak-ek, euskal film laburrak babesteko eta bultzatzeko helburua duen egitasmoak, aurtengo Zinemira saria jasoko du, asteartean, eta proiektuko arduradunetako bi elkarrizketatu ditugu Lehen Planoan atalean, Txema Muñoz eta Esther Cabero.
Sail Ofizialean gaur hiru estreinaldi izan dira: Laurent Cantet frantziarraren 'Arthur Rambo'; Tea Lindeburg daniarraren lehen film luzea, 'As in Heaven'; eta Ines Barrionuevo argentinarraren 'Camila saldrá esta noche'. Gaur ere Mikel Zumeta kritikariak horiek aztertuko du; Uxue Arzelusek, berriz, Zuzendari Berriak eta Zinemira sailetatik deigarri egin zaizkion bi pelikula hartu ditu hizpide: 'Josefina' eta 'Pandemic Tour 2020 Belako'.
Urtzi Urkizu kazetariak ere begiratu dio egunari, aterkiaren babesean, Kursaaleko zubitik.